Euskal Idazleen Elkarteak abokatu bat dauka Elkarteko bazkideen eskubide profesionalen defentsarako edo argitasunetarako.
Euskal Idazleen Elkarteak, euskal kulturaren eragile garrantzitsuenetariko bat den aldetik, idazkuntzarekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiak jorratzen ditu biltzarren bidez. Elkarteko bazkideek biltzarretan zuzenean parte hartzeko aukera izaten dute, edota entzule modura jarraipena egitekoa.
Behar eta interesen arabera, Elkarteak urtean zehar mintegi ezberdinak antolatzen ditu, bazkideen prestakuntza hobetu asmoz.
Euskal Idazleen Elkartea, CEDRO edo Centro Español de Derechos Reprográficos delakoaren barruan dago. Entitate honek egileen lanen kopia-eskubideak defendatzen dituenez, bazkideek euren lanaren gaineko kopia-eskubideei dagokien diru-ordaina jasotzen dute. Bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu CEDROk bazkideentzat, hala nola etxez etxekoak, etxebizitza egokitzekoak, Hirugarren Adineko egoitzetan edo klinika pribatuetan egotekoak, premiazko beharrei erantzutekoak, autoa egokitzekoak, sormenerakoak, ordezko terapietarakoak, pentsioa osatzekoak… Horietako bakoitzaren inguruko informazio osatuagoa aurkituko duzue EIEren web guneko Bazkideen Txokoa atalean (www.idazleak.org/bazkideak.htm) edota CEDROren web orrialdean sartuz gero (www.cedro.org/ayudas_asistenciales.asp).