Heleta, 1937.
Eliza-ikasketak bertan behera utzi ondoren, Bordeleko Unibertsitatean hasi zen ikasten. Orthez-eko (Frantzia) Unibertsitatean eman izan ditu filosofia klaseak. Honez gain, UZEI erakundearekin kolaboratu zuen filosofia hiztegia sortzeko. Hiriburun bizi da.
Euskal Herrian bizikletari (1989) eta Biziaren bazterrean (1992) bidaia liburuak argitaratu zituen Maiatz argitaletxearen eskutik. Hurrengo liburuan, Santiago oinez (Elkarlanean, 2000) Santiagorako Bidaian izaniko esperientzia eta hausnarketen berri eman zituen.