Alkiza, 1936.
Apaiz-ikasketak Donostian 1961ean amaitu zituen. Orduz gero, Goierri eskualdean bizi da, GEE eta MAIZPIDE euskaltegien sortzaile, fundatzaile, irakasle eta zuzendarietako bat izanik.
Alde batetik, azken hamarkada hauetan euskara eta euskal literaturaren gaineko lankidetzan trebatu zen eta Gerriko Ikerlan-Sariketan bost sari lortu ditu.
Bestalde, aldizkarietan (Fontes Linguae Vasconum, Uztaro, Beshss, Zutabe etabarretan) zenbait kolaborazio izateaz gainera; honako argitalpenak plazaratu ditu, besteak beste: Juan Bautista Agirre Elola, 1742-1823, Gizon eta Apaiz Eredugarria, Alkizako kristutasunaren bilakaera.
Honetaz gainera, lan historiko etnografikoak argitaratu ditu: Urruzola Garaikoa Baserria Alkiza, Ataungo ogibide historikoen edo artzaintza, nekazaritza, basogintza, burdingintza, errota, eraikuntza eta zerbitzuen kulturazko eragin nagusia bertako ETNOSAren historian, XIV-XIX mendeetan. (ikus. bibliografia atalean zerrenda osoa).«